ALDERDI GARRANTZITSUAK

Osasunaren zaintzaren barruan, enpresek kontuan hartu beharreko zenbait alderdi nabarmendu behar dira. Hauek dira:

Osasunaren zaintza – HASIERAKO osasun-azterketa

Pertsona bat silize kristalino arnasgarriaren eraginpean egon daitekeen lanpostu batean lanean hasi aurretik, osasun-zaintza edo hasierako osasun-azterketa barne hartzen duen osasun-azterketa bat egin behar zaio, eta bere gaitasunari buruzko emaitzak bere lan-jarduera hasi baino lehen lortu behar ditu.

Horri dagokionez, lan arloko legeria den aldetik, berriro ere kontuan hartu behar da 243. artikuluan hau ezartzen duen 8/2015 Errege Lege Dekretua:

“1. Todas las empresas que hayan de cubrir puestos de trabajo con riesgo de enfermedades profesionales están obligadas a practicar un reconocimiento médico previo a la admisión de las personas trabajadoras que hayan de ocupar aquellos y a realizar los reconocimientos periódicos que para cada tipo de enfermedad se establezcan en las normas que, al efecto, apruebe el Ministerio de Empleo y Seguridad Social.”

“3. Las indicadas empresas no podrán contratar personas trabajadoras que en el reconocimiento médico no hayan sido calificados como aptos para desempeñar los puestos de trabajo de que se trate. Igual prohibición se establece respecto a la continuación de la persona trabajadora en su puesto de trabajo cuando no se mantenga la declaración de aptitud en los reconocimientos sucesivos.

Gainera, langileak enpresan lan egin aurretik silize kristalinoaren eraginpean egotearekin erlazionatutako gaixotasunen bat badu, detektatu ahal izango da eta beste lanpostu batera aldatu ahal izango da.

Osasunaren zaintzaren aldizkakotasuna:

Azterketa horiek, oro har, urtero egingo dira, miaketa erradiologikoari (RX) dagokiona izan ezik.

Toraxeko azterketa erradiologikoak ezinbestean egin behar dira kasu hauetan:

  • Sartu berri diren langileen gaitasuna zehazteko beharrezko azterketa medikoak.
  • Langileak SKA hautsaren eraginpean egon daitezkeen lanpostuetara bideratu aurretik egin beharreko azterketak.
  • Langileek beren lanposturako gaitasunari eusten diotela zehazteko aldizkako azterketak.

Azken kasu horretan, oro har aplikatu beharreko aldizkakotasuna laburbiltzen duten taulak ematen dira, medikuaren irizpidearen arabera adierazitako tarteak laburtzea erabakitzeko aukera baztertu barik:

* Protokolo Espezifikoaren I. eranskinaren arabera: Esposizioaren ebaluazioaren emaitzak interpretatzeko irizpideak.

Gainera, jarduera-sektorea edozein dela ere, aldizkako jarraipena urterokoa izango da kasu hauetan:

  • Pneumokoniosi sinplea diagnostikatu zaien langileak.
  • Gehiegizko esposizioaren susmoa.
  • Kuartzozko aglomeratuak manipulatzen dituzten langileak, silize kristalino-eduki handia dutelako eta silikosi-koadroak denbora-tarte laburretan detektatu direlako.

Lehengaiak izan dezakeen silize-edukiari dagokionez, identifikazioaren atalean eduki hori zehazteko zenbait laborategi eta analisi mota bildu dira. Bestalde, Silikosiaren Institutu Nazionalak, bere analisietan eta azterlanetan oinarrituta, silizearen edukiari buruzko lehengaiaren araberako gutxi gorabeherako taula du.

Iturria: INSren SKArekiko esposizioari buruzko gida teknikoa

euEuskera