Lehenengo urratsa lan egiten dugun materialetan edo produktuetan silize kristalinoa identifikatzea da. Zenbait iturri bibliografikok adierazten dutenez, harkaitz motaren arabera silize kristalinoaren kantitate handiagoa edo txikiagoa egon daiteke; nolanahi ere, beharrezkoa da hau kontuan hartzea:
- Harrobietatik datorren materiala bada, harkaitzaren osaera ezagutzeko entsegu analitikoak egin daitezke.
- Beste produktu mota batzuk badira, eta horien etiketak edo segurtasun-datuen fitxak baditugu, produktu horien osaera egiaztatu behar dugu.
Bestalde, esposizioan dauden pertsonak zeintzuk diren eta Antzeko Esposizio Taldeak (AET) antolatzeko esposizioa duten eremuak eta lanpostuak zeintzuk diren zehaztu behar da.