ESPOSIZIOAREN ZEHAZTAPENA

Produkzio-prozesuan zuzenean inplikatuta dauden lanpostuak hauts-isuria izan dezaketen zereginekin identifikatzen direnean neurketak egin behar ditugu, zalantzarik gabe, aipatutako araudia betez.

Baina produkzio-prozesuan parte hartzen ez duten lanpostuen eta esposizioa gerta daitekeen ala ez argi ez egotearen kasua aurki dezakegu. Lanpostu horietarako, SKArik dagoen ala ez zehazteko metodologia jasotzen da. Metodologia hori agente kantzerigeno eta mutagenoekiko esposizioarekin erlazionatutako arriskuen Ebaluazio eta Prebentziorako Gida Teknikoaren I. Eranskinean dago jasota.

Sektorean zuzenean ez dauden lanpostuak, adibidez, ustiategira edo plantara sartzen ez diren administrazioko langileak izan daitezke.

Bestalde, Harri eta Mineral Industrialen Erauzketa Industrien Konfederazioaren (COMINROC)Erauzketa-industriak hauts eta silize kristalino arnasgarriari aplikatu beharreko araudi berrira egokitzeko orientabide teknikoak argitalpenak, bere 7.4 puntuan, hautsa sortzen den ekoizpen-prozesuarekin zuzenean zerikusia duten lanpostuetan ere agente kantzerigenoei edo ez-kantzerigenoei buruzko 665/1997 Errege Dekretua aplikatzea planteatzen du.

euEuskera