INFORMAZIOA, PRESTAKUNTZA ETA KONTSULTA

665/1997 Errege Dekretuaren 11. Artikuluan ezarritakoa betez, SKAren eraginpean dauden pertsonek, arlo horretan hartu beharreko neurriei buruzko prestakuntza eta informazio espezifikoa, nahikoa eta egokia jaso beharko dute, teorikoa eta praktikoa. Zehazki, pertsonei hauei buruzko informazioa eta prestakuntza eman beharko zaie:

  • Osasunerako arrisku potentzialak, tabakoaren kontsumoak eragindako arrisku gehigarriak barne.
  • Esposizioa prebenitzeko hartu beharreko neurriak.
  • Higiene pertsonalaren arloko xedapenak.
  • Babes-ekipamenduen eta -arropen erabilera.
  • Babes-ekipamenduen eta -arropen hautaketaren eta erabileraren ondorioak.
  • Las medidas que deberán adoptar las personas trabajadoras, en particular el personal de intervención, en caso de incidente y para la prevención de incidentes.

Enpresak langileei kontsulta egin beharko die, eta parte hartzeko aukera eman, laneko segurtasunari eta osasunari eragiten dieten gai guztien esparruan, 31/1995 LAPLaren arabera.

Langileek eskubidea izango dute enpresari proposamenak egiteko, bai eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean aurreikusitako partaidetza- eta ordezkaritza-organoei ere, enpresako segurtasunaren eta osasunaren babes-mailak hobetzeko.

INFORMAZIOA
PRESTAKUNTZA
KONTSULTA ETA PARTE-HARTZEA
INFORMAZIORAKO ETA PRESTAKUNTZARAKO BALIABIDEAK
euEuskera