Agente kantzerigenoei buruzko 665/1997 Errege Dekretuaren 5. artikuluko 5. puntuko i) idatz-zatiaren arabera, kontuan hartu beharko da beharrezkoa izango dela“Eremu horietan erretzea debekatuko duten segurtasun- eta osasun-seinale egokiak ezarriz, arriskuguneak mugatzea, eta eremu horietan lan egin behar duten langileei soilik sartzen uztea, arrisku horiekiko bereziki sentsibleak diren langileak kanpoan utzita”.”.
Hurrengo irudian hauts-mapa bat ageri da. Mapa horretan, koloreen arabera, enpresa tipo batean materia partikulatuaren kontzentrazio handiena duten eremuak identifikatzen dira.
Arrisku-eremuetan muga argiak ezartzea eta esposizio-arriskua murrizteko sarrera mugatzea kontuan hartu beharreko neurri gehigarriak dira. Eremu horietarako sarbidea baimendutako langileei soilik mugatzen zaienez, arriskua modu eraginkorragoan kudeatzen da, eremu bakoitzerako neurri espezifikoak ezarriz. Horren barruan sar litezke, adibidez, laneko jantzi egokiak erabiltzea, norbera babesteko ekipamendu jakin batzuk nahitaez erabili behar izatea, aireztapen-sistemak eta giroa monitorizatzea… Hori dela eta, langileentzako eremuak mugatzeak hauts eta silize kristalino arnasgarrien aurreko esposizioa murrizten laguntzen digu.
Sartzeko mugei dagokienez, arreta handiagoa jarri beharko diegu agente kantzerigenoen eta, zehazki, silize kristalino arnasgarriaren aurrean bereziki sentsibleak diren langileei. Talde horretan sar ditzakegu adingabeak, haurdun dauden emakumeak, edoskitzaroan daudenak, eta SKArekiko esposizioarekin erlazionatutako zantzu edo gaixotasunen batekin (Pneumokoniosia edo Silikosia, bai eta biriketako minbizia ere) zerikusia duten birkolokatutako langileak.
Gainera, ezinbestekoa da segurtasun- eta osasun-arloko seinaleztapen egokia izatea, bereziki baimenik ez duten langileei arrisku-eremuetara sartzea debekatzen dieten seinaleei dagokienez, Laneko segurtasun eta osasuneko seinaleen arloko gutxieneko xedapenei buruzko apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretuan xedatutakoa betez.
Aurreko seinaleztapena prebentzio-zerbitzuak egokitzat jotzen duen beste seinale batekin osa daiteke. Hona hemen adibide bat: