Agente kantzerigenoei buruzko 665/1997 Errege Dekretuaren 5. artikuluko 5. puntuko i) idatz-zatiaren arabera, kontuan hartu beharko da beharrezkoa izango dela“Eremu horietan erretzea debekatuko duten segurtasun- eta osasun-seinale egokiak ezarriz, arriskuguneak mugatzea, eta eremu horietan lan egin behar duten langileei soilik sartzen uztea, arrisku horiekiko bereziki sentsibleak diren langileak kanpoan utzita”.”.

Arrisku-eremuetan muga argiak ezartzea eta esposizio-arriskua murrizteko sarrera mugatzea kontuan hartu beharreko neurri gehigarriak dira. Eremu horietarako sarbidea baimendutako langileei soilik mugatzen zaienez, arriskua modu eraginkorragoan kudeatzen da, eremu bakoitzerako neurri espezifikoak ezarriz. Horren barruan sar litezke, adibidez, laneko jantzi egokiak erabiltzea, norbera babesteko ekipamendu jakin batzuk nahitaez erabili behar izatea, aireztapen-sistemak eta giroa monitorizatzea… Hori dela eta, langileentzako eremuak mugatzeak hauts eta silize kristalino arnasgarrien aurreko esposizioa murrizten laguntzen digu.
Sartzeko mugei dagokienez, arreta handiagoa eskaini beharko diegu agente kantzerigenoekiko eta, zehazki, silize kristalino arnasgarriarekiko bereziki sentsibleak diren langileei. Talde horretan sar ditzakegu adingabeak, haurdun dauden langileak, edoskitze aldian dauden langileak, bai eta SKArekiko esposizioarekin erlazionatutako zantzu edo gaixotasunen batekin (Pneumokoniosia edo Silikosia, bai eta biriketako minbizia ere) zerikusia duten birkolokatutako langileak.
Gainera, ezinbestekoa da segurtasun eta osasun arloko seinaleztapen egokia izatea, bereziki, baimendu gabeko langileak arrisku eremuetara sartzea debekatzen duten seinaleei dagokienez, laneko segurtasun eta osasun seinaleei buruzko apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Jarraian, industria-higienearen oinarrizko etapak azalduko ditugu, kasu honetan, SKArekin erlazionatutako arriskuak identifikatu, ebaluatu eta kontrolatzeari dagokionez.

Hurrengo irudietan klik eginez gero, kudeaketarekin eta kontrolarekin erlazionatutako eduki espezifikoetara sar daiteke.
